top of page

Lehendakariaren gutuna

Beste hizkuntza batean irakurtzeko, egin klik

e3088bbb-bb65-4728-896f-469ddf09d3c8.JPG
Haborokinak lortuz baliatzen gara pobreziari eta zarrastelkeriari aurre egiten.
​
​

Elikagai Bankuko Espainia Federazioko  Buru izanik,  gure Web orrialdera ongi etorria eman nahi dizuet eta bertan gure gogoa eta adoreak azaldu jakin dezazuen  zein den Elikagai Bankuen zeregina eta helburu nagusia.

​

Espainiako 54 Bankuek gure lana garatzen dugu hiru esparrutan: pobreziaren aurka borrokatu, elikagaien zarrastelkeriari aurre egin eta hobeto aprobetxatu nekazaritzako haborokinak.

​

Galdetzen badiguzue nola lortzen dugun gure helburua betetzea,  erantzuna hauxe da: bolondresen laguntzaz eta bakoitzak eskaintzen duen giza konpromezuaz. Baita ere, aipatu beharra dago ezinbestekoa dugula erakunde publikoen zein pribatuen laguntza, giza arazo larri honi aurre egiteko.

​

Aipatutako helburu horiek lortzeko dei bortitz bat egiten diegu hiritar, lantegi, lankidego zein elikagaien banatzaile edo saltzaileri  zarrastelkeria ekiditeko  edozein tokitan, hobeto erabiliz eta gestionatuz elikagaiak banatze, produkzio eta kontsumo eremuetan.

​

Era berean Federazio honetatik gure aldekotasun eta laguntza guztia eskaintzen diegu  Elikagai Bankuetara elikagai eske etortzen diren pertsona eta familia guztiei krisialdi honekin egoera larrian daudelako.

​

Gure laguntza, lana eta adorea ez da amaituko eta gure konpromezua izango da ahalegin guztiak egingo ditugula inor ez gera dadin, ume, agure, zein edozein pertsona elikagai barik.

 

Bidea ez da izango erreza bakarrik bagaude,  baina denon artean eta guztion laguntzaz  mundua hobeto dezakegu.

 
​
​
​
Pedro Miguel Llorca Llinares
FESBALeko Lehendakaria
  • Facebook - círculo blanco
  • Twitter - círculo blanco
  • YouTube - círculo blanco
  • Instagram - Círculo Blanco
  • LinkedIn - círculo blanco
Federación Española de Bancos de Alimentos

Ctra. Colmenar Viejo. Km 12,8
(Ciudad Escolar) 28049, Madrid
TELÉFONO: 917 356 390
CORREO: fesbal@fesbal.org

© Federación Española de Bancos de Alimentos 2020 | AVISO LEGAL Y POLÍTICA DE PRIVACIDAD Y COOKIES

bottom of page